Akelarre Hendaia

2017ko ekainaren 18ko dantza taldearen ikusgarria :

Irakurraldia berriz ikusi

EKAINAK 7 GOIZEKOA, aintzinetik grabatuak berriz ikusi
ARRATSALDEKO ZUZENEKOA: 14:00etatik - 19etara


Euskaraz bizi Hendaia hiri euskaldun honetan

Historia pixka bat

1974-ko azaroan sortua, AKELARRE kultur elkarteak Hendaiako euskal kultura garatzea du helburutzat.Euskararen babesa eta erabilpena oinarritzat, gure elkarteak bi ardatz nagusiren inguruan antolatzen ditu bere aktibitateak : euskal dantza eta animazio kulturala.AKELARRE elkartea EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA eta IPARRALDEKO DANTZARIEN BILTZARRArekin kidetua da.

Kotizazioa

Aspalditik, AKELARRE elkartean izen ematea familia kotizazio batetan oinarritzen da eta 80€-koa da urte baterako (edo 7€ baino pixka bat gutxiago hilabean). Elkarteak antolatzen dituen ekitaldiak dohainik dira elkarteko kideentzat.

Izen emate fitxa eskuratu !

Dantza GUREA taldearekin

GUREA dantza taldea, haur, gazte eta helduz osatua dago, 6 urtetatik hasita. Orotara 120 dantzari eta musikari daude. Dantza taldean euskararen erabilpena bultzatzen saiatzen gara. Taldeak ekitaldi ezberdinetan parte hartzen du (dantzarien elkarretaratze, herriko bestak, emanaldiak...) Hendaian, Euskal Herrian eta beste lekuetan ere. Begirale bolondresek dantzak irakasten dizkiete heldu hasiberri eta haurrei, GUREA taldeko dantza entseguetaz arduratuz.

Oinarrizko printzipioak

Hizkuntzaren, ohituren (dantza) eta Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzen transmisioa.Hendaia Lapurdiko probintzian kokatua izanik, gure agerraldi garrantzitsuena eta eskatuena Lapurdiko ihauteria da. Duela gutxi, gure errepertorioa handitu zen Betteluren fandangoarekin.

Taldearen osaketa

Taldea 70 haurrez osatua da (6 urtetik 14ra), 40 gazte eta heldu eta 5 musikariz.Ikaskuntza 6 urtetik haurrera hasten da, handiagoak direnean dantza taldean sartzen dira eta errepertorio aberatsagoa ikasten dute. Gaur egun dantzaldietan eta herriko bestetan dantzatuak diren dantza ezagunak ikasi nahi dituzten helduentzat kurtsoak ematen dira.

Egin ditzakegun agerraldiak

Kaleko animazioak, dantzarien elkarretaratzeak (haur edo helduak), desfile eta dantzat, errepertorio orokorreko dantzak, euskal ihauterietako dantzak. 1978-z geroztik Lapurdiko ihauteriak proposatzen ditugu : mutxiko, makil dantza, polkak, pertsonaia nagusiak : Kaskarotak (16 dantzari), Konparsa (2 Ponpierak, 2 Kotilun gorri, 2 Besta gorri, Jaun eta anderea, Bandelaria, Tzirtzilak, Hartza eta buhamia).Emanaldiak : gure programan Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzak ditugu. Taldeak, gazte eta heldu (30 lagun baino gehiago), ordu eta erdiko emanaldi bat aurkez dezake, jantziak aldatuz dantzen arabera (150 jantzi emanaldi baterako). Haurrek (6-14 urte) 20 minutu eta ordu erdi arteko agerraldia aurkez dezakete dantza ezberdinekin : Lapurdi (ihauteria), Gipuzkoa (zinta, uztai, ezpata...), Bizkaia (banako, gorulari...), Araba (eltziego...), Nafarroa (ingurutxoa, dantza berri...), Xiberua (hiru makil...).Taldeak eskaera ezberdinei erantzutzen die : Lapurdiko ihauteriak bakarrik (20 minutu), emanaldi motzak, omenezko dantzak egun edo egoera berezietarako.

Ohiko emanaldiak Hendaian

- urtarrilan : BIXINTXOko besta patronalak
- maiatzan : DANTZA KARRIKAN (dantza taldeen elkarretaratzea Hendaiako kaleetan)
- uztailan : gazte eta helduen dantza emanaldia Sokoburun
- agorrilan : EUSKAL BESTA

Beste ohiko emanaldiak

IDB-k antolatutakoak : Dantzari Ttiki (urtero maiatzaren 8an), Dantzari eguna, Dantzari Gazte; eta beste taldeekin trukaketak (Tolosa, Urretxu, Segura... ).

Animazio kulturalak

Urtean zehar, Akelarre elkartea entseiatzen da euskal kultura bulzatzea ekitaldi desberdinekin.
Elkarteak parte hartzen du herritarak biltzen dituen ekintzetan.

Olentzero

Olentzerok urtero hendaiarrak biltzen ditu gabonetako kantak kantatzeko (2015eko eguberrietan 40.a izango da). 1992. urtetik Olentzero gaitzat duen marrazki lehiaketa antolatzen da Hendaiako eskola guztietan.

Literatur animazioa

Literatur animazioa Literatur Menturan sailarekin. 2005-z geroztik ekainero, 6 aldiz alegia euskarazko literartur mintzaldiak antolatu ditu eta idazle hauek gonbidatu ditu : Edorta JIMENEZ, Itxaro BORDA, Aurélie ARKOTXA, Harkaitz CANO, Koldo IZAGIRRE, Pello LIZARRALDE, Anjel LERTXUNDI, Bernardo ATXAGA, Ramon SAIZARBITORIA, Eider RODRIGUEZ, eta J.K. IGERABIDE. Horrez gain, 2009an lehen Neguko poesia elkarretaratze poetikoa antolatu zen J.A. IRIGARAI idazle- poeta gonbidatuarekin, eta 2010ko ekainanatik, Irakurraldi publikoa : adin guztietako irakurleek euskal novelak, ipuin eta leiendak irakurri zituzten 6 orduko tartean.

Ezberdinak

Erakusketa ezberdinak egiten dira, eta azkenekoan (2010-ko martxoa) lau margolari gaztek (Seb Ponté, Leberloa, Alain Sistiaga et Bruno Aguerre) haien margolanak zintzilikatu zituzten Hendaiako merkatu zaharrean. Erakusketa bukatzeko, Bruno Aguerrek “performance” bat egin zuen, JL. Hargous eta V.Thomasen musikaren laguntzaz AKELARREren 35. urteurrenaren omenez.

Ihauteria

Ihauterietan parte hartzea (2017ean 42.a izan da, 1975ean AKELARREk sortu zituen Hendaiako ihauteriak baina 2001. urteaz geroztik Besta Komiteak antolatzen ditu Ihauteria kolektiboaren izenean).

Udaberriko Besta

Udaberriko Besta (2017ean 23. edizioa). Urtero Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo talde ezagunak 1 500 lagun biltzen ditu.

Txotxongilo Egunak

Txotxongilo Egunak (2016-eko azaroan 27. aldia). AKELARRE elkarteak bere 3 oinarrizko printzipioen arabera antolatzen duena : hasteko, agerraldi guztiak euskaraz egiten dira; gainera 4 egunez eskolentzat bakarrik diren emanaldiak egiten dira, 1 000 ikasle eta 110 hemdi inguru biltzen dituena; azkenik, euskarazko sorkuntza artistikoei idekidura, 1990an sortua eta 1998tik Europako Txotxongilo Festibalen Errepertorioan baitago, 1 500 eta 1 800 pertsona artean elkartuz.

Parezkatzea : Peebles eta Viana do Castelo

Beste herrialdeekin harremanetan jartzen parte hartze aktiboa :
Viana do Castelo (Portugal) eta Peebles (Eskozia) : 1998an, GUREA dantza taldea Viana do Casteloko nazioarteko dantza festibalean zegoen. Momentu berdinean, Hendaiako herriko etxeak parezkatze hitzarmena izenpetu zuen han bertan eta gure elkarteak parte hartu zuen. Geroztik, harreman estua dugu Escola de Folclore de Santa Marta de Portuzelo bertako dantza taldearekin.
2010-eko irailan berriz 2011-rako trukaketa bat antolatzen hasiko gara.
Akelarre elkarteak plazer handiz hartu zuen parte parezkatzearen 10. urteurreneko ospakizunetan.

Akelarre kultur Elkartea
Askatasuna Karrika/Rue de la Liberté 64700
Hendaye/Hendaia
Tél. 05 59 20 66 10
Site web: http://www.akelarre.eus

Legezko informazioak

© 2010-2017 Akelarre