Akelarre Hendaia

8. IRAKURRALDI PUBLIKOA

NOIZ 2017.eko ekainaren 7an
TENOREA     (1) 9.00 tik
                       (2) 13:45etik - 19.15era
NUN ? Hendaiako mediatekan

LIBURUA Gerra txikia
IDAZLEALander Garro

IRAKURLEAK 145 orotara

STREAMINGez ZUZENEAN
Goizeko 9:00tik eta arratsaldeko 13:45ean
www.akelarre.eus



Gerra txikia



EGITARAUA


lehen zatia.

irakurtzeko grabaketak "streaming" bidez : saioa berriz ikusi


9:00ean 8. irakurraldi publikoaren hasiera

bigarren zatia.

zuzenean mediatekan eta"streaming" bidez


13:45ean   Hasier Etxeberriari gorazarrea

14:10ean   8. irakurraldi publikoaren segida

19:30ean   Aperitifa

Aurten, 8garrenez, bilduko gara mediatekan gure herriko literaturaz gozatzeko. Ehun eta berrogeitabost irakurlek GERRA TXIKIA orriz orri eskeiniko diote entzun nahi duen orori. 9 orenez lau haizetara euskara emana, eskeinia izanen da Hendaian, mediatekan bertan, ezarriko den  pantaila haundi batean, entzun eta ikusi ahal izango baita barnean irakurtzen dena. Goizean, Baiona, Ahetze, Donibane Lohizune, Pasaia, Donostia, Lasarte, Iruña, Uztaritze, Montreal, Irunberri Parise eta Hendaiatik bertatik ere, jada heldu zaizkigun 78 grabaketa eskeiniko dira, “streaming” bidez zuzenean, goizeko 9:00tik: www.akelarre.eus  
 

Arratsaldeko saio hastapenean Hasier Etxeberria
oroitu nahi dugu. Bere “Inesaren balada”  izan
baitzen irakurri genuen lehen liburua. Hasierrek
ez baitzuen inor indiferente uzten, gu ere ez.
Zurikeriarik gabe iritzi emaile…baina azkenean
xamur eta parte hartzaile. Lagun artean hainbat
oroitzapen partekatuz, gure esker ona adieraziko
diegu, bereziki, bere seme- alabei.

 
Ondotik, urtero bezala, Kotte Ecenarro, Auzapez Jaunak, eta Sustrai Colina bertsolariak emanen diote hasera arratsaldeko saioari.  67 irakurle finek, gehienak Hendaiakoak, nahiz  Bilbo, Baiona, Angelu, Errenteria, Azkaine, Irun eta Hondarribiatik ere izango diren. Egunean zehar ahotsa jarriko diote Lander Garrok idatzitakoari. Haurtzaroko abenturak eta GAL garaiko oroitzapen krudelak. Landerren nerabezaroak Hendaiako paradisu galduaren arrastoak gordetzen ditu, itzal gaiztoz eta amets gozoz gogoraturik. Merezi du.


Harremanetarako:  Emaila:    irakurraldia@gmail.com


                              Miren Intxausti
                              Whatsapa: 33 0687 367 690
                              Emaila: miren.intxausti@gmail.com


                              Jean Pierre Artola
                              Telf. 33 0688 204 517  
                              Emaila: akelarre64700@hotmail.com


ORAIN ARTEKOA
2010 : Anuntxi Arana hasi zen Euskal Herriko legendei leku eginez. Lehen ekitaldi honetan 65 irakurle bildu ziren 7 urtetik 75era bitartean.

2011 : Lucien Etxezaharretak, Maiatz aldizkariko arduradunak, “animaliak” gaiaren inguruan testu ezberdinak irakurri ziren 101 irakurle aritu ziren.

2012:Hasier Etxeberriaren  “Inesaren balada” liburua 70 irakurleren artean eskeinia izan zen. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean.

2013 Itxaro Bordaren “Boga boga” liburua. 107 irakurle pasatu ziren goizeko 11etatik arratseko 8ak bitartean. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean

2014 :Joseba Sarrionandia. “Kolosala izango da” 92 parte hartzaile liburua irakurtzeko eta idazlearen poemak eskeintzeko. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean

2015 : Iñaki Zabaleta  “110 street eko geltokia” 100 Irakurlek parte hartu zuten. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean

2016 :Karlos Zurutuza “Tripoli-Kabul” liburua eta Ane Irazabal, Mikel Aiestaran, Amets Arzallusen testuak. 70 irakurlek parte hartu zuten. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean

Urtetik urtera sendotzen joan den ekimena da IRAKURRALDIA. Adin guzietako irakurleak bildu ditu eta hori arrakastaren oinarrietako bat izan da. Bestetik testu mota ezberdinei (olerki, eleberri, artikulu) lekua egin izanak, antolatzaileen egitekoa  zorroztu du dudarik gabe.  Eta azkenik,  iragan urteen esperientzia. Urte osoko lan plangintza jarraitu behar da: liburua hautatu, idazlearen adostasuna lortu, tokiak ziurtatu, dosierrak prestatu, diru laguntzat eta baimenak lortu, irakurleak bildu, prentsari berri eman, irakurketa eguneko jarraigoa antolatu. Lan serios guzti honengatik pentsatzen dugu IRAKURRALDIAK egina duela bere tokia Hendaiako kultur esparruan


IRAKURRALDI PUBLIKOAREN HELBURUAK
Hastapeneko helburua jendearengan euskaraz irakurtzeko zaletasuna kutsatzea eta adin guziak nahastea izan zen. Gero, euskal literaturaren obra bat ezagutaraztea eta idazlea ohoratzea, eta, nola ez, oihartzun mediatikoa eskeintzea. Esperientziak erakutsi digu ere, euskara ikasten dutenentzat plaza polita dela euskara emateko. Ez ditugu ahantzi behar, gero eta gehiago, liburua eskutan, irakurleak entzuten orenak pasatzen dituzten jende kopurua.    

                                                      Hendaian, 2017ko maiatzaren 29ª.

Akelarre kultur Elkartea
Askatasuna Karrika/Rue de la Liberté 64700
Hendaye/Hendaia
Tél. 05 59 20 66 10
Webgunea: http://www.akelarre.eus

Legezko informazioak

© 2010-2017 Akelarre